Txaranga.eus web berria

Hitzordua
Informazio gehiago

Martxan da Txaranga.eus! Inauterietan festa ez galtzeko tresnarik eraginkorrena

- Inauterietan behin baino gehiagotan galdu izan dugu txaranga bistaz…
- “Non dabil txaranga?” izan ohi da kaleko ohiko galderertako bat. 

Horri irtenbidea emateko sortu berri da Txaranga.eus. Txarangak denbora errealean mapan ikusteko aplikazioa. 

Txaranga.eus-ek Tolosako mapa erakusten du zuzenean, eta bertan “emoji” batzuekin agertzen dira une bakoitzean kalean dabiltzan txarangak.

“Emoji” bakoitza txaranga bat da, eta mugitu egiten da haiek mugitzen diren heinean. Denbora errealean eguneratzen da kokapena era zehatzean. Horrela, modu erraz batean jakin dezakezu zein txaranga dabilen gertu eta norantz doan. 

Nola erabiltzen da?

Txaranga.eus erabiltzeko ez da teknologian aditua izan behar. Labur-labur, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

- Android-etan

  1. Sartu Google Play Store aplikazioan.

  2. Bertan bilatu ‘Txaranga.eus’ aplikazioa eta deskargatu. 

  3. Behin aplikazioa irekita, Tolosako mapa zuzenean agertuko da
 

*Ez da erregistratu behar, ez pasahitzik sortu, ireki eta erabili zuzenean!

*Aplikaziorik deskargatu beharrik gabe ere, nabigatzailean zuzenean txaranga.eus helbidean sartuta jarrai daitezke txarangak. 

- Iphone-etan

  1. Nabigatzailean sartu zuzenean txaranga.eus helbidean. 

  2. Mapa berehala ikusiko duzu pantailan.

 

Kaldereroen egunean, jada martxan egon zen aplikazioa, eta erabiltzaile askok zuzenean probatzeko aukera izan zuten. Horrela ikusten zen ‘Incansables’ txarangaren kokapena mapan unean bertan.

Azken finean, Txaranga.eus-ek inauterietako une askotan burura etortzen zaigun galdera bati erantzun zuzena ematen dio. Aurten, txarangen bila ibili beharrean, mapari begiratu eta zuzenean festara joan zaitezke! 


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA