Tolosako ondarearen eta Azokaren berezitasunak ezagutzeko ohiko bisita gidatuak eskainiko dira: Alde Zaharra, Azoka eta Andre Maria eliza eta bere gangak. Aurten, estreinakoz, bisita hauen amaieran, bisitariei bertako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emango die Jo! Topaguneak. Bestetik, audiogidei esker, Tolosako historia ezagutzeko aukera bisitarien eskura egongo da uneoro.
Beste behin, Tolosako Udalak udako turismo eskaintza berezia prestatu du, herriko historia eta ondare aberatsa zabaltzeko asmoz. Aurten ere bisitari zein tolosarrek aukera bikoitza izango dute herria hobeto ezagutzeko: bisita gidatuak eta audiogidak. Gainera, Azokako bisita gidatuek berrikuntza gozo bat ekarriko dute: Jo! Topagunean amaituko dira, bertako produktuez gozatzeko dastaketarekin. Beste bi bisitetan ere dastaketa hau eskainiko da astelehenetik ostiralera.
Hiru bisita gidatu mota
Zer ikusiko duzu? | Ordutegia | |
Alde Zaharra | Alde Zaharreko kale, plaza eta eraikin zahar bakoitzak istorio bereziak ditu gordeta. Gaur duen itxura ere ez da hutsala. Zatoz eta ezagutu bisitan. |
Astelehenetik ostiralera: 11:00 Larunbatetan: 10:00 eta 17:30 |
Andre Maria eliza |
Gipuzkoako bigarren parrokiarik handiena den Andre Maria elizaren ganga originalak ezagutu itzazu, 110 eskailera igota. |
Astelehenetik ostiralera: 12:30 Larunbatetan: 12:30 eta 16:00 |
Azoka | Larunbatero egiten da Azoka, duela zazpi mende. Ezagutu bilakaera, herrian duen garrantzia eta saltzen diren produktu esanguratsuenak. | Larunbatetan: 11:00 |
Larunbateko bisitak: Alde Zaharra eta Andre Maria eliza
Iraupena: ordu bat
Prezio arrunta: 4€
Prezio murriztua: 3€ (erretirodunak, 4 eta 16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur edo Basquecard txartela dutenak, 15 pertsona baino gehiagoko taldeak)
Doako tarifa: 4 urtetik beherako haurrak
Ez da beharrezkoa aurrez erreserbatzea, baina bai gomendagarria. Hizkuntza hauetan eskaintzen da: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
Astean zeharreko bisitak eta Azokako bisita
Astelehenetik ostiralera eskainitako Alde Zaharreko eta Andre Maria elizako bisitek Jo! Topaguneko dastaketarekin amaituko dira, baita larunbateko Azokako bisita ere.
Iraupena: ordu eta erdi
Prezio arrunta: 10€
Prezio murriztua: 7,5€ (erretirodunak, 4 eta 16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur edo Basquecard txartela dutenak, 15 pertsona baino gehiagoko taldeak)
Doako tarifa: 4 urtetik beherako haurrak
Turismo Bulegoan edo online erreserba egitea nahitaezkoa izango da, eta erreserba egitean, hizkuntza hautatu ahal izango da.
Salmenta, erreserbak eta elkargunea:
Tolosaldeko Turismo Bulegoa (Plaza Zaharra, 10)
943 697 413 / tour@tolosaldea.eus
Audiogidak, Tolosa norbere kasa ezagutzeko
Norberak bere kasa bisita egitea nahiago dutenentzat, audiogida-podcast bat dago eskuragarri. Bertan, bisita gidatuetan kontatzen diren xehetasun eta bitxikerien berri ematen da, audioaren bidez.
17 kapitulutan banatutako ibilbide honen bidez, Tolosako leku esanguratsuenak ezagutzeko aukera izango duzu. Audioak berak gidatuko zaitu puntu batetik bestera, baina zure erritmora: nahi adina geldialdi egin dezakezu eta kapitulu bakoitza, gainera, laburra da —bi minutu baino gutxiago irauten dute—. Zerkausia, Atodo, Iturritza eta Idiakez jauregiak edo Euskal Herria eta Euskal Pizkundearen plazak bezalako guneen historia eta bitxikeriak entzungo dituzu, soinu-efektu bereziekin girotuta, esperientzia erakargarri eta murgiltzaile bat sortuz.
Audiogidetarako sarbideak ondorengoak dira: interes-puntuetako ondare plaketan dagoen QR kodea, Tolosa Turismoaren webgunea, edo zuzenean Spotify edo Google Podcast-en bilatuz.
Bestelako bisitak
Herriko hainbat eragile eta ekoizlek ere indartuko dute udako eskaintza. Besteak beste, aukera izango da txotxongiloen munduan barneratzeko, txokolatea nola egiten den ikusi eta dastatzeko, edo erleen mundua eta haien produktuak ezagutzeko.
Topic, Txotxongiloen Museoa
Museoaren ordutegia:
- Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00 / 16:00-19:00
- Asteburu eta jaiegunak: 10:30-14:00 / 16:00-19:30
Sarrerak bertan edo museoaren webgunean eros daitezke.
Rafa Gorrotxategi, Txokolatearen museoa eta tailerrak
- Bisita libreak (ez dira aurrez erreserbatu behar):
- Asteartetik ostiralera: 09:00-14:00 / 16:00-19:00
- Larunbatetik astelehenera eta jaiegunak: 09:00-14:00
- Bisita gidatuak eta txokolate tailerrak (aurrez hitzartuta):
- Astelehen, larunbat, igande eta jaiegunak 11:00 edo 12:00
- Erreserbak 943 89 03 06 zenbakira deituz edo info@rafagorrotxategi.eus helbidera idatziz
Balerdipeko Erleak, egun batez erlezain
- Bisita gidatuak erlauntzara eta produktuen dastaketa:
- Larunbatetan 10:00-12:00
Erreserbak webgunean edo info@balerdipeko.eus-era idatzita.