ALARMA EGOERA KORONABIRUSA: Administrazio epeak etenda

2020ko Apirilaren 11a

Administrazio epe guztiak etenda geratu dira sektore publiko osoan, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenari jarraituz.

Etete-epea, martxoaren 14tik dago indarrean.

Errege Dekretua -edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean, etendako epeak zenbatzen jarraituko dira.

Hala ere, Alarma Egoeraren ondorioz egin beharreko izapide guztiak, eta, funtsezko zerbitzuekin lotura dutenak, izapidetzen ari dira udalean modu elektronikoan.