Ohiko Osoko Bilkurako deialdia

Hitzordua
Informazio gehiago

2024ko Otsailaren 29a

Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du otsailaren 29an, osteguna, 18:30ean, Tolosako udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:

1. Akta hau onartzea: 2024ko urtarrilaren 25eko ohiko Osoko Bilkurakoa.

2. Onartzea 2023 urterako Tolosako Udaleko langileen ordainsarietan % 0,5eko igoera.

3. Onartzea Tolosako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren aldaketa.

4. Onartzea “Asociación protectora de animales y plantas de Gipuzkoa” elkartearen ondorengo kredituen judizioz kanpoko aitorpena.

5 Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak.

6. Onartzea Tolosako Udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida kontratuaren espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoari helaraztea, eta espedientea ebazteko gehieneko epea etetea.

7. Onartzea Tolosako Udaleko Iruzurraren Aurkako Planaren eta bere eranskinen eguneratzea.

8. Hasierako onespena ematea Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Katalogoaren aldaketari.

9. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (RASD) 48. urterreneko adierazpen insitizuzionala.

10. Galderak eta eskaerak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA