Tolosako Landa auzoetako baserri bideetan elurra kentzeko zerbitzua emateko auzolana arautzen duen ordenantza

Hitzordua
Informazio gehiago

2020ko Abuztuaren 09a

Udalbatzak, 2019ko azaroaren 28an egindako bileran, besteak beste, hurrengo erabaki hau hartu zuen:
1. Hondoko Ordenantzari hasierako onarpena ematea:
— Tolosako Landa auzoetako baserri bideetan elurra kentzeko zerbitzua emateko auzolana arautzen duen ordenantza.  
2. Aipatutako arautegia jendaurrean ipintzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau publikatuta.Interesatuek, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea dute erreklamazio eta iradokizunak jartzeko. Epe hoentan, espedientea aztertu ahal izango da Tolosako Udaleko Hirigintza departamentuan.
3. Jendaurreko epea igarotzen baldin bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat jotzea.          
Tolosa, 2019ko abenduaren 11.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA