Tolosako Udaleko aldi baterako lan poltsak kudeatzeko erreglamenduaren hasierako onarpena

2021ko Apirilaren 28a

Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Tolosako Udaleko aldi baterako lan poltsak kudeatzeko erreglamenduari.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Gizabaliabide sailan dagoela ikusgai.

Tolosa, 2021eko otsailaren 26a.—Alkatea.

GAO iragarkia

Fitxategiak: 
PDF icon Araudia.pdf