GAI ZERRENDA:
1. Akta hau onartzea:
2024ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkurakoa.
2. Javier Zabala Sastre jaunak Zinegotzi kargua hartzea.
3. Onartzea 2024ko lanpostuen zerrendaren aldaketa.
4. Onartzea Tolosako udal-eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren luzapena.
5. Onartzea Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren esleipena.
6. Tolosako HAPOko «24.IURRE» hirigintza-esparruaren aldaketa puntuala, bertan Tolosaldeako Ospitalea kokatu ahal izateko. Hasierako onespena.
7. «13 Laskoain» esparruko «13.1 San Frantzisko pasealekua 37» azpiesparruko xehetasun-azterketaren eta azpiesparrua egikaritzeko araubidearen aldaketaren hasierako onespenaren ondotik aurkeztu diren alegazioak erantzutea eta behin betiko onespena ematea.
8. Bigarren aldaketa“20.1 Amarotz Paper-Fabrika” azpiesparruari buruzko hiri-antolamenduko plan bereziari (ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende). Behin betiko onespena ematea.
9. Onartzea Tolosaldeko Taxiaren Jardunbide Bereziko Zonaldeko ordezkariak egindako proposamena.
10. Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
11. Onartzea herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantza fiskalarena aldaketa.
12. Onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
13. Onartzea ordenantza orokorraren aldaketa, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzarena, alegia.
14. Onartzea hiri-izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
15. Onartzea ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
16. Onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
17. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
18. Hasierako onarpena ematea 2024ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 3-2024 proposamenari.
19. Hasierako onarpena ematea 12/2024 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
20. 2024/2359 Dekretuaren berri ematea: Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra «11. San Esteban» hirigintza esparruko aldaketa puntuala.
21. Honen berri ematea: Tolosako HAPOko “20.1. Amarotz Paper-Fabrika” hirigintza azpieremuko 2.2 lursailean bizitegi errentamendu iraunkorreko araubide orokorrean babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, “Vivienda de Suelo de Euskadi S.A. - Euskadiko Etxebizitza Eta Lurra Ea” sozietatearekin lankidetza-hitzarmenaren behin betiko onespena.
22. 10/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatean.
23. 11/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatean.
24. Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.