Aholku saio praktikoak Ahobizientzat eta Belarriprestentzat Tolosan azaroak 10 eta 13an
2018/11/08 | Euskara eta Hezkuntza
Honakoak dira Tolosan programatu diren hurrengo hitzorduak: azaroak 10, larunbata. 11:00etan Kultur Etxean, eta azaroak 13, asteartea. 19:00etan Aitzol Udal Euskaltegian. Saioetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa izango Euskaraldian izena emanda izatea, baina bai saioetarako plaza erreserbatzea.