Azaroaren 20an hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko deia egin du udalak
2020/11/13 | Euskara eta Hezkuntza
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, eta Tolosako Udala arigunea izango da, euskara erabiltzeko gune babestua. Barne zein kanpo ariguneak prestatu ditu udalak, antolakuntza sailetan eta herritarrei begirako harrera guneetan euskaraz gehiago egiteko.