Diru-sarrerak berma­tzeko eta gizarte inklusiorako udal lagun­tzak arau­tzen dituen Ordenan­tza

Udal honetako Udalba­tza­rrak, 2017ko uztailaren 27an egindako ohizko Osoko Bilkuran, Tolosako Udaleko dirusarrerak berma­tzeko eta gizarte inklusiorako udal lagun­tzak arau­tzen dituen ordenan­tzari eta bere eranskinei hasierako onespena eman zion.

Ordenan­tza hau hogeita hamar laneguneko epean publikoari erakusteko jarri zen, 2017ko abuztuaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatutako ordenan­tza behin betikoz onartu­tzat ematen da.

Berez, apirilaren 2ko 7/1985 Leagearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legea, iragarki honetan Eranskin gisa argitara­tzen da ordenan­tza­ren testu osoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu arte ez dela indarrean sartuko aipatuz.  
 

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tsoa erabaki arte edota presun­tziozko ezespena eman arte.

Hori guztia egoki irizten diren beste edozein errekur­tso jar­tzeko kalterik gabe.

Tolosa, 2017ko urriaren 2a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.

Kontsultatu Ordenantzaren testua

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA