Udal eraikin sozio-kulturalak berritu eta berrantolatzeko plangintza aho batez onartu du Udalbatzak
2019/06/05 | Idazkaritza
Azterketa, Tolosatzen parte-hartze prozesutik eratorria, 18 gune eta 33 zerbitzuri buruzkoa da. Jasotzen ditu udal ekipamendu bakoitzak gaur egun duen egoera, dituen zerbitzuak eta etorkizunean izan ditzakeen aukerak. Era berean, aztertzen ditu gaur egungo zerbitzuak, dauden beharrak eta 10 urteko epean sor daitezkeenak. Epe ertaineko plangintza estrategiko bat definituko da orain, horiek moldatu eta eguneratzeko.