Datorren urterako ordenantza fiskalak onartuta
2019/09/27 | Idazkaritza
Udal tasa eta zergek %0,83ko igoera izango dute (Hego Euskal Herriko KPIaren igoera berdina), zaborren tasa izan ezik, azken hau %5 igoko da gastu eta diru-sarreren arteko desorekari aurre egiteko. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren errekarguan salbuespen gehiago egingo dira eta Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko Zergan %95eko hobaria emango da eguzki-energia aprobetxatzeko sistemak ezartzeko obretan