Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2022ko ekainaren 7ko akta

1. Akta hau onartzea: 2022ko maiatzaren 31koa.

2. Onartzea Udaleko diruzain lanpostua betetzeko lehiaketa arruntaren oinarri espezifikoak.

3. Hasierako onespena ematea «13.1 San Frantzisko pasealekua 37» azpiesparruko urbanizazio-proiektuari.

4. Presakotzat jotzea eta onartzea Tolosako parke, lorategi, berdegune eta kaleko zuhaitzen mantentze-lanak eta hobekuntzak egiteko zerbitzuaren kontratua, eta hasiera ematea lizitazioari.

5. Tolosako Zezen plaza egokitzeko 4. faseari dagozkion obren kontratua adjudikatzea.

6. Dekretu hauen berri ematea:
    2022/1707 Dekretua: 2022/13 eta
    2022/14 faktura zerrendak.

Gobernu batzarreko akta eskuratu