Tolosatzen | Eskola irekia 2021 ikasturtea

Tolosatzen eskola irekia, 2021 ikasturteko 1. hiruhilekoa

Izena eman hemen

Tolosatzen Eskola Irekiak hiru ardatz nagusi ditu: trebakuntza soziala (herritarrak hainbat arlotan trebatzeko eta ahalduntzeko), sendotze soziokomunitarioa eta elkar ezagutza eta herriaren edo Tolosaren eta lurraldearen ezagutza. “Beraz, beste behin, hiru ardatz nagusi horien baitan egituratu da aurten ere urteko programazioa, egungo testuingurua eta beharrak oso kontuan hartuta”, gehitu du Ormazabalek.

Egitaraua hiru epealditan banatuko da: otsailetik apirilera, apiriletik ekainera eta irailetik edo urritik abendura. Otsailetik apirilera bitarteko egitaraua honakoa izango da:

  • Emozioen gimnasioa: Herritarrak trebatzeko lan lerroan kokatzen den emozioei buruzko tailer ziklo bat izango da, otsailaren 17tik ekainaren 9ra bitarte egingo dena. Honako helburuak izango ditu: arlo emozionalaren garrantziaz ohartzea, garunaren funtzionamendua ulertzea, norbere emozioak zein besteen emozioak identifikatzea, norbere emozioak erregulatzeko trebetasuna garatzea, ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-trebetasunak garatzea eta pertsonen arteko harremanak hobetzea. Saioak hamabost egunean behin izango dira, goizez 10:30etik 12:30era (gaztelaniaz) eta arratsaldez 17:30etik 19:30era (euskaraz). Gehienez ere 20 pertsonentzako lekua egongo da, beraz, parte hartzeko aurrez eman beharko da izena udaletxean. Honakoak izango dira saioak:

  1. Saioa: Emozioak buruan eta ibili munduan (otsailak 17 arratsaldez eta otsailak 18 goizez). “Gaur egun asko hitz egiten da emozioez… Zer dira? Nola sortzen dira? Zein da ubikazioa?”

  2. Saioa: Bakarkako entrenamendua I (martxoak 3). “Nor naiz ni? Emozioak eta hauek sortarazten dituzten jokabideekin jolasean”.

  3. Saioa: Bakarkako entrenamendua II (martxoak 17). “Nik bideratzen ditut nire emozioak: Emozioak era egokian kudeatzeko estrategiak eta erremintak: erlaxazio teknikak, mindfulness, kirola, artea…” eta “ Ni neure buruarekin… gustura? Autoestimua, automotibazioa… zer dira? Nola indartu autoestimuaren muskulua?”.

  4. Saioa: Taldeko entrenamendua I (apirilak 14). “Harremanak eta gatazka: Zer da gatazka? Zergatik izaten ditugu gatazkak? Ze lotura izaten dute emozioekin?”

  5. Saioa: Taldeko entrenamendua II (apirilak 28). “Harreman sanoak izateko osagaiak: Komunikazioa, enpatia, entzutea, asertibitatea, gatazkak konpontzeko (bideratzeko) tresnak”.

  6. Saioa: Taldeko entrenamendua III (maiatzak 12). “Kafea hartzera tabernara, ogia erostera dendara eta gatazkak konpontzera… epaitegira?”

  7. Saioa: Taldeko entrenamendua IV (maiatzak 26). “Kafea tabernan, ogia dendan, eta gatazken konponketa? Mediazioak zertarako balio du? Mediazioa eta komunikazio ez bortitza (elkar konexiorako 4 gakoak)”.

  8. Saioa: Taldeko entrenamendua V (ekainak 9). “Enpatiaren bideak: gatazkak eraldatzeko”.

  • Arrastoan tailer didaktikoa: Otsailaren 18tik 26ra, LH6ko ikasleei bideratutako tailerra da, eta Tolosako hiru ikastetxeetan emango da. Arrastoan dokumentalean oinarritutako saio didaktikoa izango da, herria eta lurraldearen ezagutza ardatz duen lan lerroaren baitan. Laponiarako espedizioa aitzakia, gure herriko historia eta istorioak ezagutarazi eta ekintzailetza eta abentura grina pizteko egitasmoa da.

  • Zeinu hizkuntza eta Tik-Tok: Eskuaire elkartearen eskutik zeinu hizkuntza eta Tik-Tok sare sozialari buruzko tailerra gazte topaguneko gazteekin. Gehienez 12 gazterentzat lekua egongo da. Sendotze sozio-komunitarioa ardatzaren baitan emango da eta inklusioaren hilabetea izanik otsaila, gorren errealitatea ezagutarazteko eta zeinu hizkuntzaren mundura gerturatzeko helburua izango du, gorputz adierazpena, dantza eta Tik-Tok uztartuz.

  • Diru laguntza lerroen aurkezpena: Udal sail desberdinek udal diru laguntza lerroak elkarteei aurkezteko saio berezia egingo da apirilean. Herria ezagutzeko lan lerroaren baitan, dirulaguntzen alorra herri elkarteei eta eragileei aurkezteko saio edo topaketa berezia izango da. Proiektuak nola landu eta aurkeztu ere erakutsiko da eta diru laguntza eskaerak aurkezteko epealdian eskainiko den laguntza zerbitzuaren berri ere emango da.

Izena eman

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA