Gazteentzako irakurketa kluba (14-18 urte)

Hitzorduak

Gazteentzako (14-18 urte) literatura-solasaldi hauetan, liburu bat aukeratuko da eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, moderatzaile lanetan arituko den Nadin Hussein Hernándezen laguntzarekin. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez (12 pertsona), izena ematea derrigorrezkoa da, behean adierazitako inprimakiaren bidez. Behin beteta, zuekin jarriko gara harremanetan, saioen gorabeherak nahiz irakurriko diren liburuen informazioa helarazteko.

Liburuok liburutegiaren bidez lortuko dira, mailegu arrunt bitartez. Horretarako, parte-hartzaileek liburutegiko txartela (Tolosakoa nahiz beste edozein liburutegitakoa) eduki beharko dute eta liburua jaso beharko dute saioa baino lehen. Saioak Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan izango dira. Ostiraletan izango dira, 16:30ean.

2026-2027 IKASTURTEKO DATAK

  • Urriak 16: Esnearen kolorekoa (Neil Leyshon)
  • Azaroak 6: Maria eta biok (Maria eta Miguel Gallardo)
  • Abenduak 11: Utzi kontatzen (Laurie Halse Anderson) [ELEBERRIAREN ITZULTZAILEA ETORRIKO DA]
  • Urtarrilak 22: Amaren eskuak (Karmele Jaio)
  • Otsailak 26: Harrotasuna eta aurrejuzguak (Jane Austen)
  • Martxoak 12: Kaioen ordua (Ibon Martin)
  • Apirilak 16: Hormako paper horia (Charlotte Perkins-Gilman)
  • Maiatzak 14: zehazteke

Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.

Izen-ematea irailaren 15ean irekiko da, 16:00etan.

IZEN EMATEA

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA