Gazteentzako irakurketa kluba (10-13 urte)

Hitzorduak

Gazteentzako (10-13 urte) literatura-solasaldi hauetan, liburu bat aukeratuko da eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, moderatzaile lanetan arituko den Nadin Hussein Hernándezen laguntzarekin. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez (12 pertsona), izena ematea derrigorrezkoa da, behean adierazitako inprimakiaren bidez. Behin beteta, zuekin jarriko gara harremanetan, saioen gorabeherak nahiz irakurriko diren liburuen informazioa helarazteko.

Liburuok liburutegiaren bidez lortuko dira, mailegu arrunt bitartez. Horretarako, parte-hartzaileek liburutegiko txartela (Tolosakoa nahiz beste edozein liburutegitakoa) eduki beharko dute eta liburua jaso beharko dute saioa baino lehen. Saioak Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan izango dira. Ostiraletan izango dira, 18:15ean.

2026-2027 IKASTURTEKO DATAK

  • Urriak 16: 27 ipuin zopa hartzeko (Ursula Wolfel)
  • Azaroak 6: Matilda (Roald Dahl)
  • Abenduak 11: Pikolo (Patxo Zubizarreta, Koldo Mitxelena)
  • Urtarrilak 22: Zenbat lur behar ditu gizon batek? (Lev Tolstoi)
  • Otsailak 26: Amonarenean kea (Ana Ibañez)
  • Martxoak 12: Errota zaharreko kluba (Paddy Rekalde)
  • Apirilak 16: Tomasen belarritakoa (Antton Kazabon)
  • Maiatzak 14: Zer da ba, maitasuna (Miren Agur Meabe)

Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.

Izen-ematea irailaren 15ean irekiko da, 16:00etan.

AFOROA BETE DA: ITXAROTE-ZERRENDA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA