Irakurketa erraza euskaraz

Hitzordua
Informazio gehiago

Irakurketa erraza euskaraz taldea euskaldun zahar nahiz euskaldun berriek euskaraz irakurtzen trebatzeko asmoz sortu da, modu ludikoan eta parte-hartzailean, irakurketa prozesua errazteko eta taldean ikasteko. Irakurketa talde honetan, ordea, dinamika ezberdina izango da: liburua saioetan soilik irakurriko da, parte-hartzaile guztiak martxa berean joan daitezen, eta unean dauzkaten zalantzak argitzen joango dira, ulermena hobetzeko asmoz. Hortaz, ez da euskara akademikoa lantzean ardazten den taldea, eta literaturaz gozatzea eta euskaraz mintzatu eta irakurtzea du helburu.

Taldea helduei zuzentzen zaie eta dinamizatzaile bat izango du eta, betiko lez, liburutegia arduratuko da liburuak lortzeaz. Saioak azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9 (astelehenak) egunetan izango dira, 18:00etan, Tolosako haur liburutegian. Aforoa 10 pertsonakoa izango da.

EMAN IZENA

 

EranskinaTamaina
PDF icon IRAKURKETA ERRAZA euskaraz.pdf434.62 KB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA