Irakurketa erraza adinekoentzat gaztelaniaz

Hitzordua
Informazio gehiago

Biztanleriaren adin tarte guztietara iristeko asmoz, adinekoentzako irakurketa errazako taldea antolatu dugu liburutegian, gaztelaniaz. Irakurketa Erraza formatuko testuak oinarri edukita, parte-hartzaileek irakurketa eta ulermena landuko dute antolatutako saioetan, baita elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta ezagutza trukatu ere. Dinamizatzaile aditu baten laguntzaz irakurriko dute aukeratuko liburua, eta saioetan soilik irakurriko da, beste irakurketa talde batzuetan ez bezala.

Taldeak aforo mugatu edukiko du (10 pertsona) eta 6 saio izango ditu, azaro eta abendu bitartean. Saioak data hauetan izango dira:

  • Azaroak 4, 11, 18 eta 25
  • Abenduak 2 eta 9

Saioek ordubete iraupena izango dute eta Tolosako udal liburutegiko Errota eraikinean izango dira.

EMAN IZENA

EranskinaTamaina
PDF icon Adinekoentzako irakurketa erraza.pdf2.77 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA