Tolosa eta Frantziako Charleville-Mézières herriak azaroaren 17an senidetuko dira
2018/11/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak
3 eguneko egonaldia burutuko dute, azaroaren 16tik 18ra, Charlevilleko alkateak eta beste 6 kidek osatutako ordezkaritzak. Udalak helburu du herri frantsesarekin industria 4.0n, 3D fabrikazio aditiboan, ikasleen elkar trukean, lehen sektorean, gastronomian edota turismoan sakontzea.