Hamaika ikuskizunen babesean dator udazken tolosarra
2018/09/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
2018ko azken hiru-hilabeteko kultur programazioa eta osagarri duen Kulturzale txartela kaleratu berri du udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria Departamentuak. Bi Kulturzale txartel izango ditu urtaro berriak, guztira 10 ikuskizunekin. Orotara, 109 euroko balioa 50 eurotan eskura daiteke. Irailaren 25etik aurrera salgai Kultur Etxean.