Tolosako kaleak argiztatu dituzte Eguberriek
2018/12/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
Tolosako Udal Musika Eskolako akordeoi taldearen doinupean, Eguberri koloreak hartu du Tolosa. Olatz Peon Ormazabal alkateak sakatu du botoia hainbat gaztetxoren laguntzarekin Gaztelako Atearen babesean. Aurten, estreinakoz, Gudari kalean ere ezarri dira argiak, kalearen eraberritzea amaitzear delarik; baita Euskal Herria plazan, Pedro de Tolosa kalean eta plaza Berrian ere.