2018ak 17 ikuskizun eta bi Kulturzale txartelekin ekingo dio
2018/01/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
2018ko lehen hiruhilabeteko kultur programazioa eta Kulturzale txartelaren berri eman du Tolosako Udalak. Neguan ere, 2017ko udazkenean bezalaxe, bi Kulturzale txartel izango dira. Bakoitzak 5 ekimen barneratuko ditu. Lehenarekin, 56 euroko balioa 24 eurotan eskura daiteke. Jada salgai Kultur etxean.