Irakurketa klubak otsailaren 19an ekingo dio ikasturteko bigarren hitzordu sortari

Tolosako Udala
2019/02/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Eider Rodriguez eta Julen Ribos-en 'Santa Familia' izango dute aztergai lehen saioan.
  • Asteartetan izango dira saioak, 18:30ean liburutegian. Solasaldiak Joseba Larratxek dinamizatuko ditu.

Maiatzera bitarte luzatuko da ikasturtearen bigarren zatia eta hilero liburu bat izango da hizpide, kasu honetan, guztiak euskaraz (udazkena-neguko zatian gazteleraz izan ziren guztiak). Oraingoan ere asteartetan izango dira saioak, 18:30ean liburutegian. Solasaldiak Joseba Larratxek dinamizatuko ditu.

Kluba 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubean irakurriko diren liburuak liburutegian mailegatu daitezke. Ikasturte bakoitzean 8 saio egiten dira: 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Honakoa da programazioa:

  • Otsailaren 19an, asteartea, 18:30ean: Eider Rodriguez eta Julen Ribos-en 'Santa Familia'.

  • Martxoaren 26an, asteartea, 18:30ean: Belatz-en 'Gerezi garaia'.

  • Apirilak 30ean, asteartea, 18:30ean: Dani Fano-ren 'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak'.

  • Maiatzak 21ean, asteartea, 18:30ean: Alfonso Zapiko-ren 'Zubigileak'.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA