Elkarbizitzarako neurriak

Hitzordua
Informazio gehiago

Inauterietako araudi berezia garatzeko enpresa baten aholkularitza eta laguntza izan du udalak. Kontratatutako enpresak kutsadura akustikoari eta segurtasunari buruzko azterketa bat egin du eta azterketa horren ildotik ondorengo neurri zehatzak hartu eta adostu ditu udalak eragile eta herritarrekin:

  • Zarata maila kontrolatzeko soinu ekipoetan mugatzailea akustikoak jarriko dira eta ezingo da 90db-ko bolumena gainditu. Bozgorailuak modu jakin batean instalatu beharko dira bizilagunei, gainerako parte hartzaileei eta ikusleei eragozpenik ez sortzeko.

Inauterien aurretik soinu-ekipoen muntaketa zuzena egiaztatuko da, horretarako ikuskatzaileek parte hartzaile bakoitzaren karroza eta konpartsak aztertuko dituzte oniritzia emateko eta musika ekipoak zigilatzeko, ezarritako soinu muga gainditu ez dezaten.

Soinu mugatzaileak ezartzeko diru laguntzak jasoko dituzte parte hartzaileek.

  • Txarangak eta kalejirak uneoro errespetatu beharko dira eta emanaldirik ez den bitartean musikaren bolumena erdira jaitsi beharko da. 01:00etatik aurrera ezingo da musikari jarri.

  • Konpartsa ibiltariak, disko-konpartsak etab. ezingo dira denbora luzez geldirik egon eta emanaldirik eskaintzen ez dutenek ez dute diru laguntzarik jasoko.

  • Zaraten kontrolerako eremua ezarriko da Triangulo plazan eta San Frantzisko kaleko 1 eta 2 atarietan. Bertan soilik zuzeneko musika egiten duten konpartsak edota musikarik gabekoak kokatu ahal izango dira.

  • Inauteri egunetan ikuskatzaileak egongo dira zarataren inguruko neurketak egiten eta hartutako neurriak errespetatzen direla ziurtatzen. Oinarriak ez betetzeak ondorioak izango ditu diru laguntzetan.

Inauteri egunetan egingo diren neurketa horiekin datozen urteetan aurrera pausoak ematen jarraitzeko neurriak zehaztuko dira, azterketa zehatz eta objektiboa oinarri hartuta.

Inauterietako egiturak eraiki eta dekoratzeko ordenantzan jasotako irizpideak jarraitu eta errespetatzen direla ziurtatzeko, inauterien aurretik ikuskatzaileek aurtengo inauterietan parte hartuko duten karroza eta konpartsa guztiak bisitatuko dituzte eta hobetzeko dituzten kontuen inguruan aholkularitza izango dute.

Azkenik, Ferialekuaren eta Bellotaren erabileraren inguruan ere kezka azaldu dute udal ordezkariek. Azken urteotan ohikoa bihurtu da karroza eta konpartsak eraikitzen diren denborak eremu horiek parte hartzaileek lokal modura erabiltzea, Ferialekuaren kasuan bertan kokatuta dauden kirol jarduera ezberdinetarako espazioak errespetatu gabe. Berriki, botilez, kristalez eta janari arrastoz beteta agertu dira aipaturiko kirol guneak eta hori dela eta udalak neurriak hartu ditu. Sarraila bereziak jarri dira, bai Ferialekuan eta baita Bellotan ere, eta 23:00etatik aurrera sarrera-irteera guztiak blokeatuta geratuko dira. Udaletik, halaber, gogorarazi dute debekatuta dagoela karroza eta konpartsak prestatzeko guneetan edan, jan eta erretzea.

EranskinaTamaina
PDF icon Soinua965.07 KB
PDF icon Segurtasuna806.33 KB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA