Usabal

Hitzordua
Informazio gehiago

Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 26an, besteak beste, ondorengo erabakia hartu du:

5.- Usabal Industrialdean dagoen pabilioiaren erabilera konpàrtsei lagatzeko lizentzia onartzea eta erabilera horren baldintzak xedatzea.

Tolosako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2017ko abenduaren 27ko erabakiaren bidez, Hierros Bidania SLrekin ondoan deskribatzen den lokalaren errentamendu-kontratua izenpetzea erabaki du :

HIRI-FINKA HIRITARRA: D-8 lursaila. Tolosako Usabal-Hegoa industrialdearen Birpartzelaziotik ateratako lursail-zerrendan D-8 erreferentzia duen Finka hiritarra. Mila bederatziehun eta berrogeita hamar metro koadroko azalera eraikia du (1.950 metro koadro). Lursail horren gainean badago pabilioi industrial bat, lursaila osoa hartzen duena.

Tolosako 11832 zenbakidun finka.

Katastroko erref.: 0166A06. Finka: 4002678-Q

Udalak finka hori hartu du errentan, iñauterietako karrozak egin eta biltegiratzeko udal zerbitzu publikoa emateko, toki-erakunde bezala kultura eta aisiako zerbitzuak ematearen inguruan dituen eskumenen barruan, bat etorrita Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17. artikuluko 20. eta 33. apartatuetan xedatutakoarekin.

Adierazitako arrazoiengatik, Lehen apartatuan deskribatutako lokala da jabari publikoko ondasun bat, festetako udal zerbitzuari atxikia.

........... udal honi baimena eskatu dio aipatutako lokalaren zati bat erabiltzeko, 2018ko inauterietan erakutsiko duten karroza egin eta biltegiratzeko jardueretarako erabiltzeko. Jarduera hori da erabilera erkide berezi bat, zeren ez dituen baztertzen beste elkarte edo konpartsek sustatzen dituzten antzeko erabilerak, elkarte edo konpartsa horiek denek lagatako lokala partekatu behar dutelarik, dagokion udal lizentzian helburu horretarako ezartzen diren baldintzen arabera. Jabari publikoko ondasunen erabilera erkide bereziak lizentzia behar du, Toki Erakundeen Ondasunen Araudia onartzen duen 1372/1986 EDaren 77. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Tolosako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrarena da ebazpen hau emateko eskumena, bat etorrita Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.q) eta 21.3 artikuluetan ezarritakoarekin.

Horrengatik guztiarengatik, Gobernu Batzar honek, aho batez eta alkateak emandako ahalmenez baliatuta, Usabal-Hegoa Industrialdeko D-8 lursaileko industria pabiloiaren erabilera erkidea arautzeko helburuarekin, honako hau

 

E B A Z T E N DU

LEHENA.- Tolosako udalak baimena emango dio ........., Usabal-Hegoa industrialdeko D-8 lursaileko industria pabiloia erabili dezala, ondoko baldintzak kontutan hartuta:

Lehena.-Karrozak egiten dituzten konpartsek edo pertsonek elkarte bat sortzea izango dute, beren jarduera aurrera eramateko behar diren tramiteak errazteko. Hori egin ezean, batetik, ordezkari bat izendatu beharko dute Udal honekiko harremanetarako, eta, bestetik, dituzten kide guztien zerrenda eman.

Konpartsako kideek adinez nagusi izan behar dute. Adin txikikoak badira, beren gurasoek ordezkatuko dituzten Udal honen aurrean.

Bigarrena.- Lizentziak eskuetsitako elkarte eta pertsonek lagatako lokala erabili beharko dute bakar-bakarrik lagatzearen helburuetarako, hau da, karrozak egin eta biltegiratzeko, eta lokal horretan ez da baimenduko beste inolako jarduerarik.

Hirugarrena.- Lizentziaren titular diren pertsona natural edo juridikoek egindako jardueretan, laneko arriskuak eta laneko osasuna prebenitzeko neurriak zorrotz errespetatu behar dira. Alde horretatik, Udalak edozein momentutan egin ahal izango ditu bere ikuskapenak, aipatutako araudia betetzen dela bermatzeko helburuz.

Laugarrena.- Erabiltzaileek saihestu beharko dute arrisku-, ausarkeria-, zuhurgabekeria- edo arduragabekeria-egoera oro, eta Udal honen eta hirugarrengoen aurrean erantzun beharko dute baldin eta lizentzia honetan xedatutakoari jaramonik egiten ez badiote.

Bosgarrena.- Lizentziaren titular diren pertsonek erantzun egin beharko dute egiten duten jardueraren ondorioz, edo soilik lokala okupatzearen ondorioz egindako kalteengatik ─dela pertsonei dela ondasunei egindakoak─. Alde horretatik, Udal honi nahiz hirugarrengoei egindako kalteengatik erantzungo dute. Erantzun egin beharko dute, orobat, pertsonei egindako kalte eta lesioengatik, halakorik egiten bada, pertsona horiek lokalaren eta instalazioen erabiltzaileak izan edo pabiloiarekin zerikusirik ez duten beste batzuk izan. Pertsonei lesioak edo ondasunei kalteak eginez gero, ordaindu beharreko kalte-ordainak izango dira bakar-bakarrik lizentziaren titularren kontura, zeinek Udal hau erantzukizun guztietatik salbuesten duten, eta ez da beharko frogatzeko elementurik batere. Horretarako, lizentziaren titular den erakunde edo pertsona fisikoak erantzukizun zibileko poliza bat aurkeztuko du udal honen aurrean, aseguratutako kapitala gutxienez 300.000 € dela bermatuta.

Seigarrena.- Lokala erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek beti errespetatu beharko dituzte udal zerbitzu teknikoek emandako jarraibideak. Halaber, honako agindu hauek errespetatu behar dira:

1.- Udalak lokaleko tokiak banatuko ditu jasotako eskaerak eta pertsona edo erakunde sustatzaile bakoitzaren beharrak kontuan harturik.

2.- Udalak lokaleko giltza bat emango du emandako lizentzia bakoitzeko, eta debekatuta dago giltza horren kopiak egitea.

3.- Pabiloiko atea beti itxita egon behar du, eta debekatuta dago bertan egiten den jarduerarekin zerikusirik ez duten pertsonak sartzea.

4.- Azkena ateratzen denak itzali beharko ditu koadroko argiak.

5.- Debekatuta dago lokalaren barruan ibilgailuak aparkatzea.

6.- Udalak mugatu edo debekatu ahal izango du instalazioetara sartzea, interes publikoko arrazoiak direla eta.

7.- Karrozek su-itzalgailu bana eduki behar dute, eta karrozak egiteko erabiltzen diren materialek ahal den erresistentziarik handiena eduki behar dute suaren kontra.

8.- Saiatu behar da karrozek ez izatea konpartsako kideentzat edo beste pertsonentzat

arriskutsuak izan litezkeen elementuak, dela eraiki eta biltzeko garaian, dela jendaurrean erakusteko garaian.

9.- Karroza bakoitzaren gehieneko neurriek udaleko zerbitzu teknikoek xedatuko dute

10.- Beren egonkortasuna bermatuta egon behar du.

11.- Baldin eta karroza pneumatikoen gainean badoa, pneumatikoek behar bezalako erabilera-baldintzak eduki beharko dituzte: marratua, egonkortasuna...

12.- Karroza guztiek eduki behar dute direkzio-mekanismo egokia, maniobrak erraz egiten uzten duena.

13.- Gidatu behar badira, izan behar dute ikuspen-baldintza onekoak eta gidaria erraz sartzeko modukoak

14.- Motor-elementuek ez dute arriskurik sortu behar.

15.- Karrozek babesteko-hegal bat eduki behar dute beren perimetro osoan.

16.- Argi-sistema ezin elementu erregai edo sukoietatik gertu egon liteke.

17.- Erregaiaren birkarga ibilgailua geldi dagoela egin behar da.

Zazpigarrena.- Jarduera bukatutakoan, lizentziaren titular diren pertsona fisiko edo juridikoek behar dute elementu guztiak erretiratu eta pabiloia txukun eta jaso zuten bezala utzi. Alde horretatik, Udalak eman ahal izango du dagokion exekuzio-agindua, baita agindutako eginkizunak modu subsidiarioan exekutatu ere, lizentziaren titular diren erakunde eta pertsonen kontura.

Zortzigarrena.- Lokala erabiltzeko baimena prekarioan ematen da; beraz, udalak edozein unetan utzi dezake baliorik gabe, interes publikoko, legezkotasun- edo egokitasun-arrazoiengatik.

Halaber, lizentziaren baldintzak ez betetzeak berekin ekarriko du lizentzia baliogabetzea eta lokalaren erabilera bertan behera uztea, alderdi interesatuari entzunaldia eman ondoren, kalterik egin gabe kasuaren arabera bidezkoa den zehapen-prozedurari.

Bederatzigarrena.- Lizentziaren indarraldia BEDERATZI hilabetekoa izango da, jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Kasu guztietan, udalak hitzartu duen errentamentu-kontratuaren amaierako data baino hilabete bat lehenago, lokala hustu eta garbitu beharko dute lagapena hartzen duenak.

Hamargarrena.- Emandako lizentziak izaera administratiboa duenez, Tolosako udalak ematen dituen ebazpenak berehala betearazi beharko dira bide administratiboari amaiera ematen badiote, bide horretan errekurrituta daudela kontuan izan gabe.

Emandako lizentziekin zerikusia duen eztabaida oro administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan konponduko dira.

BIGARRENA.- Tolosa udaleko Kultura Departamentuak erabaki hauek jakinaraziko dizkio baimendutako konpartsa edota karroza sustatzaile bakoitzari, dagokion jakinarazpen formala eginez (jaso-agiria barne).

HIRUGARRENA.- Erabaki hauek interesatuei eta Tolosako Kultura Departamentuari jakinaraziko zaizkio.

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA