Helduentzako irakurketa kluba (+16 urte)

Hitzordua
Informazio gehiago

Irakurketa kluba topaleku bat da, aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasean aritu eta hari buruzko ideiak edota iritziak partekatzeko.

Gaztelaniazko irakurketa kluba 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta doakoa da. Solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte eta saio batzuetara idazlea bera etortzen da. Lantzen diren liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte, eta aukera izango duzu liburuak liburutegian maileguan hartzeko. Klubaren dinamizatzailea Mónica Leiva da eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Taldeak aforo mugatua du.

Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.

2025-2026 IKASTURTEA

Izen-ematea: irailaren 15etik aurrera, 09:00etan, taldea bete arte

TALDEA BETE DA

EMAN IZENA ITXAROTE-ZERRENDAN

Jarraian erantsita daude aukeratutako liburuen zerrendak.

IRAKURKETA KLUBA 2025-2026Helduentzako irakurketa kluba gaztelaniaz (2024-2025)IRAKURKETA KLUBA 2023-2024IRAKURKETA KLUBA 2022-2023IRAKURKETA KLUBA 2022-2023 (EUSKARAZ)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA