Liburuaren hilabetea 2022

EGITARAU OSOA

KOMIKIA IRAKURTZEAK SARIA DU

Apirilaren 8tik maiatzaren 20ra arte

Apirilean eta maiatzean komikiak irakurtzeagatik sariak irabaz ditzakezu. Zer egin behar duzu?

  1. Mailegatu Tolosako Liburutegiko komikiren bat. Guk gomendatutakoekin interesgunea bat topatuko duzu liburutegian.
  2. Komikia irakurri, eta hari buruzko iruzkin, komentario edo marrazki bat egin.
  3. Sartu zure iruzkin edo marrazkia liburutegian dauden kutxetan eta hartu parte zozketan!

Zozketa maiatzaren 23an egingo dugu.

Ikusi hemen gomendatutako haur eta gazteentzako komikiak

Ikusi hemen gomendatutako helduentzako komikiak


ILUSTRATZAILEAK ESKOLAN

Aurten hiru ilustratzaileen lanak landuko dituzte Tolosako ikastetxeetan: Arnold Lobel, Max Velthuijs eta Raquel Díaz Reguera. Ikasleek egindako irudiak ikusgai egongo dira udala.tolosa.eus/liburutegia webgunean maiatzaren 16tik aurrera.

Ikusi Tolosako ikasleek egindako irudiak


MADDI ANE TXOPERENA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Apirilaren 28an, 18:00etan, Errotako ekintza-gelan

Tolosako Udaleko Berdintasun Sailarekin batera antolatutako Euskal Emakume Idazleen Irakurketa Feminista Taldearen baitan, Ene baitan bizi da eleberriaren inguruko solasaldia.

Izen-ematea irekia eta doakoa da: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Informazio gehiago: berdintasuna@tolosa.eus edo 943 67 03 83


SHU OTERO KOMIKIGILEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 17an, 18:00etan, Errotako ekintza-gelan

Tolosako Udal Liburutegiak antolatzen duen Komikien Irakurketa Klubaren baitan Shu Oterok Voces de Chimalpopoca komikiaren inguruan hitz egingo digu.

Izen-ematea: liburutegia@tolosa.eus edo 943 69 74 62

*Bi kasuetan liburuak liburutegian maileguan hartzeko aukera dago.


IPUIN TXOKOA

Apirilaren 29an eta maiatzaren 27an, 18:00etan, Errotako ekintza-gelan

Miriam Mendoza ipuin-kontalariarekin.

Informazio guztia eta izen-ematea: udala.tolosa.eus/liburutegia/ipuin-txokoa