Ilustratzaileak ezagutu

Urtero, liburuaren hilabetearen baitan, Tolosako ikastetxeetako ikasleek Tolosako Udal Liburutegiak aukeratutako ilustratzaileen hainbat liburu lantzen dituzte. Helburua da munduan zehar, baita guregandik gertu ere, dauden ilustratzaileen lanak ezagutu eta zabaltzea. Atal honetan, ilustratzaileen biografia txiki bat eta Tolosako Liburutegian aurkituko dituzun autore horien obren gaineko informazioa aurkituko dituzu. Horrekin batera, ikasleek ilustratzaileen obrak landu ondoren sortutako muralak ere ikusi ahal dituzu.