Liburuaren hilabetea: poesia irakurtzeak saria du!

Liburuaren hilabetea dela-eta, aurten Tolosako Udal Liburutegian poesiaz gozatzeko aukera paregabea daukazu. Interesgune bana sortu dugu haurren eta helduen liburutegian, hau da, liburutegian dauzkagun poesia-liburuen hautaketa bat egin dugu, behar izanez gero, aukeraketa errazteko. Ekimenean parte hartzeko:

  1. Hartu maileguan Tolosako Udal edo Haur Liburutegiko edozein poesia-liburu.
  2. Liburua irakurri eta idatzi gehien gustatu zaizun poema, egin hari buruzko iruzkin bat, marrazki bat… Parte hartzeko orriak liburutegian dauzkagu.
  3. Sartu zure iruzkina liburutegian dauden kutxetan eta parte hartu maiatzaren 29an egingo dugun zozketan!