Eguberrietako gidak

Olentzero, Mari Domingi, Erregeak, Aita Noel, Santa Claus...  Eguberrietako gidetan ideia asko aurki ditzakezue 0-16 urte bitarteko haur/gazteei oparitzeko: irudi-liburu politak, intrigaz eta abenturaz betetako eleberriak, ezagutza-liburu interesgarriak, komikiak, jolastekoak eta pertsonaiak bilatzekoak... Erraz eta ez hain erraz irakurtzeko liburuak.

Gutuna bidali gabe duzuenok ere gidei gainbegirada bat bota, edo, bestela, zatozte liburutegira zerrendan aipatzen diren liburuak ezagutzera, abendutik aurrera haur liburutegiko lehenengo solairuan ikusgai jartzen ditugu-eta.