eLiburutegia

Liburu elektronikoak irakurri eta deskargatzeko plataforma da. Erabiltzen hasi baino lehen, kontuan hartu honako hauek:

  1. Irakurri eLiburutegiko “Laguntza” atala, hortxe dago-eta behar duzun informazio guztia.
  2. Liburutegiko bazkidea izan behar duzu liburuak mailegatu eta deskargatzeko.
  3. Ez badakizu zure bazkide-zenbakia edo pasahitza, eskatu liburutegian.
  4. Adoberen IDa lortu behar duzu zure irakurgailua identifikatzeko (https://accounts.adobe.com/es).
  5. Liburu elektronikoak irakur ditzakezu PC/Mac, iOS, Android eta eReader gailu gehienetan. Baina Amazoneko Kindle irakurgailuan ez.
  6. Ez baduzu irakurgailurik, liburutegian mailegatuko dizugu.
  7. Arazo edo zalantzarik baduzu liburuak deskargatzeko, etorri liburutegira eta lagunduko dizugu.

Sartu eLiburutegian