Musika eskola: Matrikulazioa 2023/2024 ikasturtea

Aurreko ikasturteetako ikasleek Inika plataforma digitalaren bidez matrikula berretsi beharko dute Musika Eskolan ikasten jarraituko dutela adieraziz.

  • Maiatzaren 30etik ekainaren 6ra ikasle guztiak, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik.
  • Ekainaren 7tik 14ra instrumentua aukeratu behar dutenak.

Ikasle berriak: Ekainaren 15etik 23ra.

  • Eskuratu matrikula orria hemen, edo Musika Eskolako Idazkaritzan.
  • Musika Eskolako Idazkaritzan aurkeztu behar dute matrikula orria, edo Zerbitzu telematikoak erabili matrikula burutzeko

Irailaren 1etik aurrera, kasu bereziak (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak, etorri ahala.

Edozein zalantza edo argibide izanez gero, Musika Eskolako idazkaritzara jo, Rondilla kalea 34 B, 943 65 15 93 telefonora deitu, edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi.
 

EranskinaTamaina
PDF icon Tarifak113.85 KB
PDF icon Ohiko galderak161.76 KB