Tolosako gazte lokalei buruzko bizikidetza arautegia

Gazteen aisialdia antolatzeko modu berri baten aurrean gaude: gazteek lagunekin biltzeko erreferentziazko gune propio bat bilatu eta topatu dute gazte lokaletan. Zentzu honetan, lokal bakoitzak dituen baldintzak eta ematen zaien erabilera oso desberdinak dira. Errealitate berri baten aurrean gaude, eta guztion ahalegina beharrezkoa da lokalen eta bizilagunen arteko bizikidetza behar bezalakoa izan dadin.

Lokalen fenomeno berri honek gazte eta bizilagunen elkarbizitzaren ulerkera berria eskatzen du, gazte eta bizilagunen harremanei dagokienez. Araudi hau, hortaz, bizikidetza hori bermatzeko borondatearekin osatuta dago.

EranskinaTamaina
PDF icon Gazte lokalak.pdf156.39 KB