Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Zeregin hauek ditu Departamentu honek:

Arloko informazioa

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz elkarte eta herritarrei informazioa ematea eta kontsultei erantzutea.

Merkataritza

  • Merkataritza jarduera sustatzea, Tolosa&Co elkartearekin lankidetzan.
  • Tolosako merkataritzak aurrera eramaten dituen ekintzen egitarauen berri ematea.
  • Enpresen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
  • Enpresen transmisioan laguntza ematea.
  • Lokal hutsen dinamizazioa.

Feriak

  • Larunbateko azoken kudeaketa.
  • Azoka berezien antolaketa eta koordinazioa.

Turismoa

  • Tolosako produktu turistikoak definitzea eta kudeatzea.
  • Turismoaren inguruko informazioa, agenda.

Plangintza partekatua

Lankidetza publiko-pribatua sustatu udalak hiri-ekonomiaren dinamizazio lidergoa hartuz eta sektoreen arteko topaguneak bultzatuz

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • BID (business initiative directions)  ari buruz 2 bilera eduki.
  • Sektore ezberdinen arteko proiektu bateratua.

 

Betetze maila

%50
50
Kontsumitzaileen iritzia barneratu suspertzen diren proiektuetan

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduerak:

  • Hiri Ekonomia Mahaiaren 8 bilera urtean. Era berean, bermatu behar da emakume eta gizonen parte-hartzea orekatua izango dela.
  • Hiri ekonomiaren mahaitik 3 proiektu bateratu martxan jarri.
  • Hiri Ekonomia mahaia kudeatzeko eredu berritzaile bat.
  • Kontsumitzaileen iritzia barneratu suspertzen diren.
  • Zerbitzu berri bat eskaini merkatarientzat.
  • Kontsumitzaileen iritzia ekonomia mahaian barneratu.

 

Betetze maila

%50
50
Merkataritza, ekoizle-baserritar eta zerbitzu enpresen lehiakortasuna indartu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Enpresen lehiakortasuna bultzatuko duen programa bat martxan jarri Tolosan.
  • Enpresen transmisioa lagunduko duen programa bat martxan jarri.
  • Enpresak laguntzeko profesionalen kontratazioaren laguntza ekonomikoa baserritar eta merkatari elkarteei.

Betetze maila

%75
75
Hiri atsegina egin bertako zein kanpoko erosleentzat

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Lokal hutsak kudeatzeko proiektua martxan jarri.
  • Seinaleztapenen estudio bat egin.
  • Seinale guztiak berritu.
  • Nafarroa Etorbideko obraren ondorioz bi bilera antolatu merkatariekin.
  • Smart City proiektuak.

Betetze maila

%75
75
Kontsumitzaileak tolosara etortzea erraztu harrera elementu eta harrera ekipamenduak landuz

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Hotel bat irekitzeko lehiaketa martxan jarri.
  • Aterpetxearen estudioa egin.
  • Aparkalekuen enpresarekin merkataritzaren sektorearentzat onuragarria izango den akordio bat lortu.
  • Aparkalekuen seinaleztapena berrabiarazi.

Betetze maila

%50
50
Tolosa erakargarri egin erosle eta turistentzat

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Tolosako Azoka berrantolatzeko estudio bat egin.
  • Bertako produktuak sustatzeko jarduera ziklo bat antolatu.
  • Tolosako Azoka gaztetzeko proiektu bat martxan jarri.
  • Azokako azpiegiturak berritu.
  • Larunbat arratsaldeak dinamizatzeko proiektu bat landu Tolosa&Co-rekin batera.
  • Lehen eta hirugarren sektorearen arteko proiektu amankomun bat sustatu.
  • Azokako produktuak saltzeko kanal berri bat sortu.
  • Azoka berezi antolatu.
  • Azoka berri bat antolatu.

Betetze maila

%75
75
Kanpoko bezeroak (turistak) Tolosara erakarri

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Tolosa promozionatzeko euskarriak ekoiztu (web, spot, koadernoa…). Dokumentu, publizitate edo beste edozein materialetan hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiliko dira.
  • Bilera teknikoak beste herrietako turismo enpresa eta erakundeekin.
  • Turismo foroetan Tolosaren presentzia bermatu.
  • Produktu Turistiko definitu.
  • Donostiako turista Tolosara erakartzeko proiektu bat garatu Donostian.
  • Tolosa sustatzeko aurkezpen bat egin Donostian.

Betetze maila

%100
100
Tolosako hirugarren sektorea eta tokiko bezeroen fidelizazioa lortu: lotura estuagoak finkatu eta harreman berriak sortu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Bezeroen Fidelizazio sistema ezberdinak aztertzeko ikerketa bat egin
  • Fidelizazio sistemen balorazio txosten bat egin.
  • Tolosako hirugarren sektoreko enpresen Datu basea eguneratu.
  • Urteko akordio bat merkataritza sustatzen duen elkarte batekin.
  • Bezeroen Datu Base bat sortu, jabe eta langileen sexu aldagaia kontuan izanik.
  • Teknologia erabili fidelizaziorako.
  • Bazkide eta bezeroentzat balio zerbitzua berri bat sortu
  • Zerbitzu berritzaile bat eskaini

Betetze maila

%50
50