-
Maiatzaren 15etik 18ra izango da, eta ekoizleen azoka, dastaketak, tailerrak, gisatuen lehiaketa bat, eta musikaz gozatzeko aukera uztartuko ditu.
-
Hanburgesak egiten ikasteko tailerra izango da maiatzaren 15ean; hilaren 17an, berriz, haur eta helduentzako gisatu-lehiaketa. Bietarako izen-ematea zabalik da datorren asteko asteazkenera bitarte.

Euskal Herriko haragi-mota ugariren plaza izango da Tolosa maiatzaren 15etik 18ra. Bertako Haragien Azokak, gertuko ekoizleen eskaintzaren aniztasunari balioa eman eta eskaintza hori denoi gerturatu ez ezik, salerosketa, dastaketak eta musika ere uztartuko ditu.
Iaz hartutako bideari eutsiz, bertako haragien ekoizpenari bultzada ematea izango du ardatz azokak. Aitor Agirresarobe Merkataritza, Turismo eta Azoketako zinegotziak azaldu duenez, ordea, sektorearentzat une delikatua da, hiltegiaren egoera tarteko: «Ez da erraza izaten ari, baina honek zerbait azaleratu badu, hiltegiaren funtzioaren garrantzia da. Kate osoari eragiten dio. Hiltegi bizi bat izan dezagun, baina, ezinbestekoa da ekoizle eta gertuko harategi txikiak indartsu egotea, eta horiei ikusgarritasuna eta bultzada ematen zentratuko gara Bertako Haragien Azokan. Hiltegiaren Mankomunitatea osatzen duten Tolosaldeko eta Goierriko 46 herriak saiatzen ari dira irtenbide bat ematen aspalditik arrastaka daramagun egoera honi. Espero dezagun lenbailehen lortzea, sektore osoaren mesederako izango baita».
Ekoizleen azoka, hitzordu nagusia
Larunbateko Bertako Haragi Ekoizleen Azoka izango da hitzordu nagusia. 09:00etatik 14:00etara, askotariko haragi-motak ekoizten dituzten ekoizleen postuak izango dira Trianguloan: behiki, zaldiki eta txerrikiak, esaterako. Bost izango dira guztira:
-
Aralar’eko: moxal-haragia, Amezketa
-
Zuzitza baserria: txekor-haragia, Amezketa
-
Ueta etxaldea: txekor-haragi ekologikoa, Lizartza
-
Argaia-Goena: txerrikia eta txekorkia, Amezketa
-
Amalarre: larre-haragi ekologikoa, Bidania-Goiatz
Haragia dastatzeko aukera ere izango da, 10:30etik aurrera. Zuzenean erreko da haragia Trianguloan bertan: Berastegiko arkume-ekoizleen burruntzi- eta zikiro-erara erretako arkume-pintxoak, eta smoker ketuan egindako solomo-buru pintxoak dastatu ahal izango dira. Azokako postuetako haragi-pintxoak ere dastatu ahal izango dira. Txartelak egunean bertan eskuratu ahal izango dira Trianguloan.
Bi hitzordutarako izen-ematea zabalik
Izen-ematea beharko duten bi hitzordu izango dira: bata, maiatzaren 15ean, osteguna, hanburgesak egiten ikasteko tailerrerako; bestea, maiatzaren 17ko haragi gisatuaren lehiaketarako.
Hanburgesak egiten ikasteko tailerrak bi txanda izango ditu: bata, 10-15 urteko gazteei zuzendutakoa, 18:00etan; bestea, beranduago, Azoka Lagunentzat. Lehen txandarako izen-ematea zabalik da Udalaren webgunean; Azoka Lagunen bigarren txandakoa, berriz, biharko buletina bidaltzearekin batera zabalduko da. Hortaz, Azoka Lagun ez den interesdunik balego, Azoka Lagun egiteko aukera du oraindik, tolosakoazoka.eus webgunean.
Larunbateko haragi gisatuaren lehiaketa izango da aurtengo nobedade nagusia. Haurrak azokaren eta sukaldaritzaren mundura gerturatu nahian, eta egunerokoan presentzia galtzen ari den plater bati balioa eman nahian sortu da lehiaketa. Bikotekako lehiaketa izango da, haur batek eta heldu batek osatutakoak, hain zuzen, guztira 10. Izen-ematea zabalik da webgunean. Izen-ematean kopurua gaindituko balitz, zozketa bidez esleituko dira.
09:15ean elkartuko dira Trianguloa plazan, eta materiala jasoko dute. Haragia Udalak jarriko du, bertako ekoizle eta harakinen eskutik. Gainerako osagaietarako, diru kopuru bat emango zaie, eta Azokan egin beharko dituzte erosketak, orduerdiko epean. 10:00etatik aurrera, eta bi orduz, gisatua kozinatu beharko dute Trianguloan. Epaimahaiak 12:30ean abiatuko du dastaketa, eta 13:30ean emango du saridunen berri. Bikote irabazleak AMA jatetxean bi lagunentzako otordua irabaziko du; bigarren sailkatuek beste horrenbeste jasoko dute Casa Julian erretegirako; eta hirugarrenek haragi-produktuen sorta bat, Alejandro Goya harategiaren eskutik.

Zumarditxikia, aisiarako gune
Aisiarako aukera ere izango da Zumarditxikian, haragiarekin egindako produktuen eskaintza izango duten foodtruck postu eta zuzeneko musikarekin. Zabalik izango da ostiralean (18:00-00:00), larunbatean (12:00-00:00) eta igandean (12:00-16:00).
Bost postu izango dira gune horretan: Harakno, Carnicas Goya-Mele mele, Basque Truck, Ondalan eta Kemekomo. Tolosaldeko eta Euskal Herriko ekoizleen produktuekin osatutako platerak eskainiko dituzte.
Kontzertu eskaintzari dagokionez, Peachy Joke, Maskak, DJ Makala, Txinosound, Anne Leux, Heitxi, Arnau And The Honky Tonk Losers, DJ Bitter Ama & Txino eta Mogumbo brass band arituko dira. Ordutegiak hemen behean daude adierazita, baita https://tolosakoazoka.eus/haragienazoka/ webgunean ere.
Gunearen muntaketa-lanak egiteko, asteazkeneko 06:00etatik aurrera autoak atera beharko dira Zumarditxikitik. Astelehenean, hilak 19, desmuntatze- eta garbiketa-lanak amaitu bezain pronto irekiko da aparkalekua.

Bertako Haragien Azoka - Tolosa
Egitaraua | Maiatzak 15-18
Osteguna, maiatzak 15
Ostirala, maiatzak 16
Larunbata, maiatzak 17
-
09:00-14:00. Trianguloa plaza: bertako haragi-ekoizleen azoka eta dastaketak
Azoka berezia bost posturen parte hartzearekin:
-
Aralar’eko: muxal-haragia, Amezketa
-
Zuzitza baserria: txekor-haragia, Amezketa
-
Ueta etxaldea: txekor-haragi ekologikoa, Lizartza
-
Argaia-Goena: txerriki eta txekorkia, Amezketa
-
Amalarre: larre-haragi ekologikoa, Bidania-Goiatz
Txomin Parrilaren eskutik erreketak: Berastegiko arkumea burruntzi- eta zikiro-erara, eta solomo-burua smoker ketuan. 10:30etik aurrera pintxoetan. Txartelak salgai Trianguloan.
-
09:30-13:30. Trianguloa plaza: Haragi gisatuaren lehiaketa.
Haur batek eta heldu batek osatutako bikoteentzat, 10 bikote parte-hartzaile guztira. Izen-ematea zabalik Udalaren webgunean, maiatzaren 14ra arte.
-
09:15. Elkartu, lana egingo duten tokian jarri, eta materiala jaso.
-
09:30. Lehiaketaren hasiera. Osagaiak erostera joango dira Azokara.
-
10:00-12:00. Haragi gisatua kozinatzeko denbora.
-
12:30. Epaimahaiaren dastaketaren hasiera.
-
13:30. Sari-banaketa
-
12.00-00:00. Zumarditxikia: Foodtruckak eta kontzertuak.
-
12:00. Txinosound
-
13:00. Anne Leux
-
16:00. Txinosound
-
19:00. Heitxi
-
21:30. Arnau And The Honky Tonk Losers
-
23:00. DJ Bitter Ama & Txino
Igandea, maiatzak 18
Foodtruck guneko parte-hartzaileak:
Harakno, Carnicas Goya-Mele mele, Basque Truck, Ondalan eta Kemekomo.
