Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Tolosarentzat erakusleiho beste urte batez
2020/01/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Urtero legez, datorren astetik aurrera Madrilen ospatuko den Nazioarteko Turismo Azokan parte hartuko du Tolosako Udalak, beste herri eta herrialdeetako esperientzietatik ikasi eta bereziki, Tolosa ezagutzera eman eta balioan jartzeko helburuarekin. Aurten TOPIC-ek garrantzia berezia hartuko du urteurrena dela-eta eta urtarrilaren 23an, 10:00etan, txotxongiloen zentroari buruzko bideo promozionala aurkeztuko da azokan.