Turistek Tolosaldea aukeratu dute uda honetan: gehiago datoz eta denbora luzeagoz geratzen dira
2018/09/07 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Okupazio tasa %80tik gorakoa izan da bataz beste udako hilabeteotan eskualdean: nekazalturismo eta landetxeak beteta; ostatuak %90 eta %99 artean. Tolosaren kasuan urtean zehar igoera nabarmena izan da, baina bereziki adierazgarria udan: uztailean %50 igo da gurera bertaratutako bisitari kopurua, eta abuztuan %27.