HARAGI-ren antolatzaileak Tolosan elkartu dira topaketaren lehen urratsak finkatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/25 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Hitzordua izan dute gaur goizean txingarraren eta haragiaren nazioarteko HARAGI topaketaren antolatzaileek Tolosako Euskal Herria Plazan. Hauxe izango da topaketaren barruan festa jasoko duen plaza, eta berau osatuko duten espazio ezberdinak antolatu eta forma ematen hasteko elkartu dira.

Olatz Peon Tolosako alkatea, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendaria eta Asier Arrese HAZI Fundazioaren zuzendaria izan dira gaur elkartu direnak HARAGIren bigarren edizioa antolatzen ari diren erakundeen ordezkari modura, maiatzaren 8tik 12ra ospatuko den topaketaren aspektu ezberdinak adosten hasteko.

Bigarren urtez HARAGI topaketaren barruan publiko ezberdinari bideratutako ekitaldiak izango dira: Basque Culinary Center-en sinposio bat, Tolosako Zerkausian bazkari bat (zeinerako sarrerak dagoeneko salgai dauden) eta Euskal Herri plazako festa: nazioarteko nahiz estatu mailako sukaldari eta parrilleroek zuzenean eta bertaratutakoen aurrean prestatuko dituzten jakiak dastatzeko aukera izango da. Haragia eta gastronomia gertutik bizitzeko abagunea.

Tolosako erretegietako parrilleroak (Casa Julián, Nicolás, Botarri eta Burruntzi) nazioartetik nahiz estatu guztitik etorriko diren chef eta sukaldarientzat anfitrioi izango dira berriro, parrillaren inguruko teknika eta jakinduriak elkarbanatuz elkar ikasteko. Oraingoz konfirmatuta dauden sukaldari famatu gonbidatuak turkiarrak, brasildarrak eta txiletarrak dira.

Lehengo urteko edizioa arrakastatsutzat jo zuten eragile antolatzaileek, mundu mailako bisitari askorekin eta Pablo Rivero, Renzo Garibaldi, Jefferson Rueda nahiz Dante Ferreroren mailako sukaldari gonbidatuekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA