Bisiguak eta sagardoak bat egiten duten puntua: Tolosa
2018/05/23 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Kostako giroa Tolosara hurbiltzear da, landako eremua izateari utzi gabe. Nola lortu daitekeen hori? Bisiguaren Festa eta Sagardoaren Festa asteburu bakarrera ekarrita: hain sinple, hain zoragarri. Bisigu eta Sagardo Festa ospatuko da maiatzaren 31tik ekainaren 3ra Tolosan, eta antolatzaileen esanetan sarreren erdia jada salduta daude.