Tolosako Udalak herriko erretegiak omendu ditu
2018/04/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Casa Julian, Casa Nikolas, Burruntzi eta Botarri erretegiak urteotan izandako “ibilbideagatik eta Tolosari eskainitako jardunagatik” omendu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Tolosako Muñagorri harategia ere omendu du “bertako produktuaren alde egindako 100 urte baino gehiagoko lanagatik”.