Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:
- E-administrazioa martxan jarri.
Hitzordua
Informazio gehiago
tolosatzen prozesuak Gobernantza eredu berri baten eraikuntza ahalbidetu du, Udalaren eta herritarren arteko zubiak eraikitzen lagunduz eta udal politiken kudeaketa parte-hartzaileetarako bidea erraztuz. Funtzionatzeko era berri bat da, plan eta politika publikoen kudeaketa eraginkorrean fokua jartzen duena, administrazioaren kontu ematera eta gardentasunera bideratuta dagoena.
Gobernantza eredu berri hau tolosatzen prozesuaren hasieran sortutako parte-hartze egituretan oinarritzen da: Lankidetza Mahaia (udal teknikariak), Jarraipen Batzordea (politikariak), Talde Sustatzailea (herritarrak) eta lau mahai sektorial (herritarrak eta udal teknikariak). Egitura hauek prozesu osoan zehar martxan egon dira eta parte hartu dute bai argazki partekatuan, bai ekintza planaren diseinu fasean.
Gobernantzarako egitura hau sendotzeko asmoarekin, Planaren ezarpenean eta urteko segimenduan haien parte-hartzeari begirako planteamendu orokorra landu da. Planteamendu hau abiapuntutzat hartuz, behar zehatzen arabera edo eragileek adostutako proposamen ezberdinen arabera, Plana egokitu egingo da.
Planteamendu honek Planaren urteko kudeaketa-zikloa eta Udalsarea 21aren eremuan (Euskadiko Iraunkortasunerako udalerrien Sarea) Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen segimendurako adostutako metodologia kontuan hartzen du.
Bestalde, Tolosako Udalaren web orrian, departamentu bakoitzari dagokion atalean, departamentuen ardurapekoak diren plangintza partekatuko ekintzak argitaratuko dira. Eta era berean, atal honetan ekintza bakoitzaren gauzatze maila adieraziko da. Horrek plangintzaren jarraipena egitea erraztuko du eta, berrikuntza bezala, udal administrazioak aurrera eramaten dituen politikei buruzko kontu emate zuzenekoa ahalbidetuko du.
Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera: