Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA

2018ko abenduaren 3ko akta

1. Aurreko akta onartzea.

2. Akats zuzenketa onartzea Tolosako hainbat kale hiritartzeko lanak egiteko obren kontratuan.

3. Onartzea Iturriza elkarteari 2018. urtean diru-laguntza izenduna emateko hitzarmena.

4. Onartzea Harizpe elkarteari 2018. urtean diru-laguntza izenduna emateko hitzarmena.

5. Onartzea diru-laguntza izendun hau: Herrikide Ikastetxearekin hitzarmena, “Etorkinentzat euskarazko errefortzu-eskolak” proiektua aurrera eramateko.

6. Onartzea Tolosako udalerrian gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzu-kontratua arautuko duen kontratuaren esleipenaren kontratazio jardunbidea, eta hasiera ematea.

7. 65/2018 eta 66/2018 faktura-zerrendak.

Gobernu batzarreko akta eskuratu