Hitzordua
Informazio gehiago

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2019ko maiatzaren 13ko akta

1. Aurreko akta onartzea.

2. Onartzea Tolosako Udaleko lau administrari lanpostuak behin betikoz hornitzeko lehiaketa mugatuaren bidez hautaketa-jardunbidea arautzen duten oinarriak eta deialdia egitea.

3. Onartzea programa bidez hiru bitarteko funtzionari izendatzea:
    • Obra Publikoetako ingeniari teknikoa.
    • Administrazio Orokorreko teknikaria.
    • Giza Baliabideetako administraria.

4. Onartzea Berazubi estadioko bulegoak zaharberritzeko proiektua.
5. Onartzea Tolosako Alondegi plazan jarri nahi den egitura tenkatua hornitzeko, instalatzeko eta muntatzeko —proiektuaren idazketa eta muntaia egikaritzeko zuzendaritza fakultatiboa barne— kontratazio espedientea, eta lizitazioari hasiera ematea.

6. Onartzea Tolosako Haurren Kontseiluaren diseinuaren eta garapenaren zerbitzu-kontratazio espedientea, eta lizitazioari hasiera ematea.

7. 2019/697  Dekretuaren berri ematea (2019/19 eta 2019/20 faktura-zerrendak).

8. Alkatetza dekretu hauen berri ematea: 2019ko maiatzaren 2tik 8ra (dk2019/692-2019/754).

 

Gobernu batzarreko akta eskuratu