Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2023ko urriaren 24ko akta

1. Akta hau onartzea: 2023ko urriaren 10ekoa.

2. Onartzea Tolosako udala 406/2023 administrazioarekiko auzierrekurtsoan alderdi demandatu gisa agertzea.

3. Onartzea hitzarmena Tolosaldea Garatzen, S.A, eta Tolosako Udalaren artekoa, Tolosaldeko turismo jasangarriko estrategiaren ekintza-planari buruzko kudeaketa txostena eta informazioa emateko dena. Plan hori euskadiko helmugako turismo jasangarritasuneko lurralde-planari dagokio, eta europar batasunak finantzatutako berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia planaren barruan dago – next generation eu.

4. Dekretu honen berri ematea:
2023/2228 Dekretua: 2023/45 faktura zerrenda.


 

Gobernu batzarreko akta eskuratu