Udalekuak 2025

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu 2025eko udarako. Tolosan erroldatutako haur eta gaztetxoek abenturaz betetako uda igarotzeko aukera izango dute, askotariko jarduerekin. Udan denok elkarrekin! 

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

  • Adina: 6-11 urte (2015-2019) eta 11-14 urte (2011-2014)
  • Aurretiko izen-ematea: apirilak 1-10
  • Zozketa: apirilak 11
  • Behin betiko izen-ematea: apirilak 28-maiatzak 8
  • Leku kopurua: 300 leku asteko
  • Hizkuntza: euskara
  • Udalekuak: uztaila 2025

EMAN IZENA HEMEN

NORK HARTU DEZAKE PARTE?

Tolosan erroldatuta egon, eta 2011-2014 edo 2015-2019 urte-tarteetan jaiotako haurrek. Udalekuak euskarazkoak dira. Adin-tarte bakoitzaren arabera egingo dira taldeak, eta talde bakoitzeko, asteko, 150 leku egongo dira.

 

UDALEKUEN DATAK, ORDUTEGIAK ETA JARDUERAK

Asteka banatuko dira udalekuak, eta nahi adina astetarako izena emateko aukera izango da. Prezioa aste kopuruaren araberakoa izango da.

  1. astea: ekainak 30-uztailak 4
  2. astea: uztailak 7-11
  3. astea: uztailak 14-18
  4. astea: uztailak 21-24
  • 2015-2019 

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30*

Jarduerak: eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur-jolasak, txangoak...

  • 2011-2014

Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiral: 09:30-13:30* | astearte eta ostegun (irteerak): 09:30-16:30

Jarduerak: esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri-kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...

*ZAINTZA-ZERBITZUA: zaintza-zerbitzua eskainiko da udalekua hasi baino ordubete lehenago (08:30) eta geroago (14:30). Irteera-egunetan ez da, bukatutakoan, zaintza-zerbitzurik eskainiko.

IZEN-EMATEAK

AURRETIKO IZEN-EMATEA:

  • Noiz: apirilaren 1etik (00:00)  apirilaren 10era (12:00). 
  • Nola

*Pertsona bera inskribatzeko eskaera-orri bat baino gehiago betez gero, lehen eskaera bakarrik hartuko da kontuan.

 BEHIN-BEHINEKO IZEN-EMATEA:

  • Noiz: apirilaren 28tik maiatzaren 8ra.
  • Nola
    • Online: Tolosako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://udala.tolosa.eus), tramiteen atarian, dagokion izapidera sartuta (BakQ-a beharrezkoa da). 
    • Aurrez aurre: 

                      - UDATEn, herritarrei arreta eskaintzeko bulegoan (Plaza Zaharra 6B), honako ordutegi honetan: astelehenetik asteazkenera, 07:15-14:15; ostegunetan, 07:15-19:00; eta ostiraletan, 08:15-14:15. 

                       - Kultur etxean, astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.

 

 ZOZKETA

Noiz: apirilak 11 (eskaerak plaza kopurua baino gehiago badira). 

Emaitzak www.tolosa.eus webgunean jarriko dira ikusgai, eta zerrendak kultur etxean ere kontsultatu ahalko dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Era berean, email eta SMS bidez jakinaraziko dira zozketaren emaitzak. 

Erreserba-zerrenda: behin betiko izen-ematea amaitzen denean toki librerik balego, hutsik daudenak erreserban daudenei jakinarazteko eta esleitzeko prozedura jarriko da martxan. Zozketan egokitutako erreserba-zerrenda egingo da, aurretiko izen-emateetan adierazitako lehentasunen arabera. 

Informazio-bilerak: ekainaren 1etik 15era bitartean, udalekuetan aukeratuak izan diren haurren familiei informazioa emateko bilerak egingo dira. 

*Aisialdi-eskaintzan eskainitako plaza guztien gutxienez % 5 gordeko dira % 33ko desgaitasuna eta/edo ofizialki aitortutako mendetasun-gradua duten adingabeentzat.

 

PREZIOAK

Izen-ematea asteka egin ahal izango da, nahi adina astetarako izena emateko aukerarekin. Ordaindu beharreko prezio publikoa horren araberakoa izango da.

Iraupena - Duración 
(asteak/semanas)

Tarifa**

1

25 €

2

45 €

3

65 €

4

85 €

**Prezioan hobariak aplikatu ahal izango dira. Baldintzak oinarrietako 9. puntuan daude ikusgai.
Ordainketa: prezio publiko kuota bakarrean ordainduko da, ekainaren 15etik 30era bitartean. Ordainketa guztiak, ahal dela, banku-helbideratzearen bidez egingo dira (ikus oinarrietako 7. puntua informazio gehiagorako).

 

ARAU OROKORRAK

  1. Udalekuak euskaraz dira, hortaz, haurrak gai izan behar du egunerokoan euskaraz aritzeko. 

  2. Udalekuetako parte-hartzeari eragin diezaiokeen datu medikuren bat badago haurrari lotuta, Tolosako Udaleko Gazteria Azpisailari jakinaraztea guraso edo tutorearen ezinbesteko eginbeharra da.

  3. Elkarbizitzako eta lankidetzako arauak bete behar dituzte haurrek. Horiek hausten badituzte, antolatzaileek umeak etxera bidaltzeko ahalmena izango dute. Etxeratzea guraso edo tutoreen kargura egingo da.

  4. Ezingo dute eraman gailu elektronikorik udalekuetara: joko-elektronikoak, kontsolak, MP3, MP4, Ipod, telefono mugikorrak edo antzekoak. Begiraleek gorde egin ahal izango dituzte gailu horiek udalekuak iraun bitartean. 

  5. Salbuespen edo larrialdietarako, harremanetarako telefono bat egongo da, eta gurasoek edo tutoreek bertara deitu ahal izango dute.

 

HARREMANETARAKO:

  gazteria@tolosa.eus

     943 670 383

 

EranskinaTamaina
PDF icon Oinarriak307.94 KB
PDF icon Eskuorria1.38 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA