Gazte irakurketa kluba

Gazteentzako (11-14 urte) literatura-solasaldi hauetan, liburu bat aukeratuko da eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, moderatzaile lanetan arituko den Nadin Hussein Hernándezen laguntzarekin. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez (12 pertsona), izena ematea derrigorrezkoa da, behean adierazitako inprimakiaren bidez. Behin beteta, zuekin jarriko gara harremanetan, saioen gorabeherak nahiz irakurriko diren liburuen informazioa helarazteko.

Liburuok liburutegiaren bidez lortuko dira, mailegu arrunt bitartez. Horretarako, parte-hartzaileek liburutegiko txartela (Tolosakoa nahiz beste edozein liburutegitakoa) eduki beharko dute eta liburua jaso beharko dute saioa baino lehen.

Saioak Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan izango dira. Ostiraletan izango dira, 18:00etan. Hona datak:

  • Urriak 20
  • Azaroak 17
  • Abenduak 1
  • Urtarrilak 19
  • Otsailak 23
  • Martxoak 22
  • Apirilak 19
  • Maiatzak 17

IZEN-EMATEA

EranskinaTamaina
PDF icon Liburu zerrenda1.87 MB
PDF icon Kartela429.39 KB