Tolosako Udalak 25 milioi euroko aurrekontua onartu du 2017rako

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
15/05/2017 | Hacienda

Tolosako Udalak onartu ditu 2017ko aurrekontuak. Guztira 24,848,975 euroko aurrekontua izango du. Aurrekontu osoaren %25 gizarte gaietara bideratuko da. Sarrera eta gastuen arteko aldea inbertsioak egiteko erabiliko da: 2.262.541 euro, aurrekontu osoaren %9,10.

 

Inbertsio handiena Nafarroa etorbideko berrurbanizazioa izango da. Guztira, 1.252.148 euroko inbertsioa gauzatuko da bertan. 2012ko P.E.R.C.O.-an (Plan Especial de Revitalización Comercial) dago oinarrituta. Proiektuak oinezkoen kale bat lortu nahi du, komertziala, irisgarritasuna eta murgikortasuna bermatuz eta gaur egungoa, instalazio berriekin.

Beste hainbat hirigintza-aktuazio ere badira aurrekontuan jasoak:

  • Antiguoko pasabidearen moldaketan 28.314 euro inbertituko dira.
  • Almiralte Rekalde kalean 38.400 euro.
  • Batxiller Zaldibia kalean 40.000 euro.
  • Pedro de Tolosa 6-7n 60.000 euro.
  • Eta Unipapeleko teilatuaren konponketan 45.000 euro.

Horietaz gain 50.000 euro bideratuko dira haur parkeen konponketa eta mantenura. Eta auzoek %25 gehiago jasoko dute, 60.000 eurotik 75.000 eurora igaroz.

 

Tolosaren garapen ekonomikoa bermatzeko 812.951 euro inbertituko dira; iaz baino %8,5 gehiago. Ekonomiaren sustapenean estrategikotzat du Tolosako Udalak Oriaburu eraikina eta 66.000 euro bideratuko dira eraikin honen lehen solairua moldatzera. Etxabean egun Tolosa&Co dago eta orain lehen solairua moldatzearekin bat, Co-Working espazio bat zabalduko da bertan. Hiri ekonomiaren plan estrategikoa ere burutu berri du Udalak eta Euskal Herria Plazan 54 plazako alojamendu bat sortuko da.

 

Hainbat proiektu martxan jartzekotan da gainera Tolosako Udala legealdi honetan, eta horiek gauzatzeko azterketak eskatuko dira. Hala nola:

  • Oria ibaiaren berreskurapenaren azterketa egiteko 31.000 euro erabiliko dira.
  • Eraikuntza publikoen azterketa gauzatzeko 30.000 euro.
  • Alde Zaharreko Birgaikuntzaren azterketa egiteko 25.000 euro.
  • Auzoetako birgaitze irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoaren azterketa egiteko beste 25.000 euro.
  • Tolosako Mugirkortasun Plana definitzeko 40.000 euro bideratuko dira.
  • Olarraingo irisgarritasun proiektua egiteko 6.000 euro.
  • Guraso gazteen hizkuntza ohituren azterketa egiteko 6.000 euro.

Bestalde, Iturriza Jauregia erosi berri du Udalak eta 140.000 euro bideratuko ditu bigarren ordainketa egiteko.

Proiektu hauek inbertsioen atalean finkatuak daudenak dira, baina honetaz gain, Tolosako Udaleko sail bakoitzak bere aurrekontua du, bere inbertsio eta proiektu propioekin.

 

Zorpetze maila jeisten ari da: orain 8,353,588,29 eurokoa da zor bizia eta 2017 amaieran 7. 302.740 eurokoa izango da. Udalaren egoera ona da Ogasun zinegotzi den Begoña Tolosa Mendiak adierazi duen eran.

Ogasun zinegotziak inbertsio maila mantendu dela eta ekintza hauek momentu honetan sar daitezkeenak direla gaineratu du: “urtean zehar kreditu aldaketak baliatuz proiektu gehiago gauzatuko dira”.

 

Tolosatzenetik pasatako 40 proiektu 2017ko aurrekontuetan

Tolosatzen partaidetza proiektua abian jarri zuen Tolosako Udalak 2016ko apirilean, eta aurtengo aurrekontuetan isla dute bataz beste prozesuan parte hartu duten 100 herritarrek proposatutako edo bileretara bideratu diren proiektuen gainean egindako ekarpenek. Herritar eta teknikariak aurrez-aurre proiektu ezberdinen inguruko eztabaidan murgildu diren lehen aldia izan da.

Tolosatzeneko kideek proposatutako edo martxan dauden ekintzen gaineko ekarpenekin osatutako 40 proiektu txertatu dira 2017ko aurrekontuetan eta 400.000 euro baino gehiagoko inbertsioa izango dute.

Orain aurrekontuan islada duten ekintza horien jarraipena egitea, betetze mailaren ebaluazioa eta hurrengo urteei begirako ekintzak zehaztea izango da Tolosatzen proiektuko kideen lana.

Amarotzeko parte-hartze proiektuak ere aurrera darrai. Datorren urtearen hasieran finkatuko dituzte bertako auzo kideek zein proiektu nahi dituzten garatu, eta horretarako, proiektuen lanketarako diru kreditu bat jaso da 2017ko aurrekontuan: 50.000 euro hain zuzen.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA