12-13 y 14 de marzo Mendi Tour en Tolosa por octava vez

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
06/03/2018 | Cultura, Fiestas y Juventud
  • Mattin Zeberioren 'Zortzi Yukon'  lehenengoz ikusi ahal izango da Tolosan
  • Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazlea 'Orain' filma da, Alex Areizaga goierritarrarena

Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.

Tolosakoa da Mendi Tour zirkuituko hitzordu helduena, eta baita jendetsuena ere. Zine eta mendi zaleek erantzun bikaina eman dute urtea joan urtea etorri, eta Leidorren giro berezia sortzen da oso. Aurtengo pizgarriekin, gainera, gora egingo du erantzun horrek: Tolosa bertako ekoizpen bat aurkeztuko da, 'Zortzi Yukon' filma, Bilbon Euskarazko Film Onenaren Saria jaso zuena, Mattin Zeberio zuzendari gaztearen lana. Josu Iztuetaren gidaritzapean Yukon ibaira mendi zeharkaldia eginez lehendabizi, eta kayakean jaitsiera burutzu ondoren, egindako espedizioaren filma da. Bilbon izan zuen estreinua, eta Leidorkoa izango da Tolosan emango den lehen aldia.

Horrez batera BMFF 2017ko filmarik nabarmenenak proiektatuko dira Leidorren: Sari nagusia eta Ikuslegoaren Saria eskuratu zituen 'Dirtbag: The Legend of Fred Beckey', edota Epaimahaiaren aipamen berezia jasotako 'Mountain' kasu.

Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak babestutako edizioa da aurtengoa ere, eta laguntzaile Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutua ditu ('Mama' filma ordezkatuz azken hau). Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke Leidorko leihatilan. Filma guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziekin lagunduta.

Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazlea ere aurkeztuko da Mendi Tourrean, asteartea hilak 13ko saioan. 'Orain' film laburra izan da irabazlea, Alex Areizaga zuzendari goierritarrak aurkeztutako lana. 600 euro irabaziko ditu saritan. Egile honek 2017ko BMFF Mendi Short lehiaketa irabazi zuen 'Fandango' laburmetraiarekin.

 

Programazioa:

Martxoak 12 astelehena
AURRERA
MAMA
ZORTZI YUKON
 
Martxoak 13 asteartea
ORAIN
THE TIME WITHIN
DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY
 
Martxoak 14 asteazkena
SONG FOR THE NOMAD
THE FROZEN ROAD
MOUNTAIN

 

CVCEPHOTO argazki erakusketa

Leidorreko korridoreetan CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak erakusgai egongo dira. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak sustatutako lehiaketa da, eta besteak beste, haren bidez hautatzen da Bilbao Mendi Film Festivaleko karteleko irudi ofiziala.

 

Martxoak 12 astelehena

 

AURRERA
2017, EH, 7min
Zuzendaria: Mikel Peña
 
Irenek 68 urte ditu eta 40 baino gehiago daramatza lasterka egiten. Mendiko lasterketak oraindik ezezagunak zirenean hasi zen bera mendian barrena korrika eta hamaika probatan hartu du parte. Irenek, adinean aurrera joan arren, indarrik duen artean ez dio mendian korrika egiteari utziko.

MAMA
2017, Polonia, 44min
Zuzendaria: Wojtek Kozakiewicz
BMFF2017 Epaimahaiaren Saria
 
Kirol eskalatzaile bat, bi haurren ama, 20 urtez bizi izan da bere pasioari bide emanez, eta orain, helburu berri bati ekitekotan da: aurrez emakume bakar batek eskalatu ezin izan duen bide bat eskalatzea da bere ametsa. Kinga Ociepka-Grzegulska da bera, Poloniako kirol eskaladan azken bi hamarkadetan izan den eskalatzailerik garrantzitsuenetakoa.


ZORTZI YUKON
2017, EH, 45min
Zuzendaria: Mattin Zeberio
Euskarazko Film Onena BMFF2017
 
Alaska eta Kanada arteko lurralde urrunetan, Yukonera urre bila joan ziren haien bideari jarraituko dio 16 eta 64 urte bitarteko zortzikote batek, oinez eta kanoaz. Duela ehun urte igaro ziren haien urratsetan, kide gazteenetik zaharrenera, nork bere esperientzia biziko du. Ikuspegi horiek guztiak eta Yukon ibaiaren handitasuna biltzen ditu istorio honek, 17 urteko gazte baten begietatik.

 

Martxoak 13 asteartea


ORAIN
2017, EH, 5min
Zuzendaria: Alex Areizaga
Tolosako Udala Mendiko Film Laburren lehiaketa

Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz.


THE TIME WITHIN
2017, AEB, 4min
Zuzendaria: Ben Sturgulewski
 
Tokio zaratatsuan elurra mara-mara erortzen hasten den bitartean, erlojugileak xehetasun eta kontu handiz taxutzen du bere maisulana. Erlojuan zehaztasuna dago, eta xehetasun nimiñoenetan dago misterioa. Maisuak badaki sinkronia perfektu eta ederreko segundo bakar batean bizi dela eternitatea, mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekuan…

DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY
2017, AEB, 96 min
Zuzendaria: Dave O'Leske
Sari Nagusia BMFF2017
Ikuslegoaren Saria BMFF2017
 
Fred Beckey ohiko “Dirtbag” eskalatzaile estatubatuar horietakoa izan zen. Misterioa, miresmena eta kritika oroitarazten ditu ezizen horrek 1940ko hamarkadaz geroztik. Mendirako eta eskaladarako grina itsuak bultzatuta, bizimodu bakartia eraman zuen Beckeyk. Hori dela eta, hainbat eskalada-lagun eta maitale galdu utzi ditu bidean, bere urratsen iraganean. 2017ko urrian zendu zen 94 urte zituela, eta urte luzez ondutako filma hau hari eginiko tributua da.


Martxoak 14 asteazkena


SONG FOR THE NOMAD
2017, AEB, 6min
Zuzendaria: Ben Sturgulewski
 
Kirgizistango hiriburua den Biskek irudi eta soinuen zurrunbilo modernoa da. Baina hiriaren bihotzean dagoen kontzertu areto batean, piano bakarti baten teklek kaosetik TiānShāngo mendi betierekoetara eramango gaituzte. Istorio honek bi mundu lotzen ditu zeinek bi munduek nomadaren doinua jotzen duten, jada iragan den denbora baten oroimenezko requiema.


THE FROZEN ROAD
2016, Erresuma Batua, 24min
Zuzendaria: Ben Page
Zuzendari Onena BMFF2017
 
Jack Londonen esaldia irakurri ondoren, “gizonak, gizon bada, bakarrik bidaia dezake”, Benek bakardade perfektuaren abentura bilatu zuen. Bada, bizikleta zeharkaldi bat egin zuen Kanadako Artikoan barna, negu minean. Alabaina, bidaiaren gordintasunak erakutsi zion zeinen urrun dauden zenbaitetan Londonen erromantizismoa eta errealitatea.

MOUNTAIN
2017, Australia, 73 min
Zuzendaria: Jennifer Peedom
Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF2017

Duela hiru mende mendiak eskalatzea erokeriatzat hartuko zen. Mendiak arriskuz betetako lekuak ziren, inolako edertasunik gabeak eta goragoko mundu bat. Beraz, saihestu egin behar ziren. Hori dela eta, zergatik dira gaur egun hain erakargarriak, bizia bertan galtzera arriskatzeraino? Mountain filmak mendiarekiko gure lilura betierekoaren historian arakatzen du, argitzalez betetako historia loriatsu eta zurrunbilotsuan.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA