Eguberrien bueltarako ekintza andana Tolosako Gazte Topagunean

Ayuntamiento de Tolosa
21/11/2018 | Cultura, Juventud, Fiestas

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak, abenduko programazioa osatu berri du. Hilabetean zehar zein gabonetan ospatuko den 'Gazte Astean' honako ekintzetan parte-hartzeko aukera izanen dute Tolosako gaztetxoek:

  • Abenduak 13, osteguna eta 14, ostirala: Topagunea apaintzera!

  • Abenduak 21, ostirala: Talo tailerra 17:30etatik aurrera.

Gazte astea

  • Abenduak 26, asteazkena. Topagunea irekita. 17:00- 20:00

  • Abenduak 27, osteguna. Dantza eguna. 17:00etatik aurrera.

  • Abenduak 28, ostirala. Izotz jauregira irteera. Arratsaldean. Izena eman behar da aurretik.

  • Abenduak 29, larunbata. Zinemara irteera (filmea eta ordua zehazteke dago) Izena eman behar da aurretik.

  • Abenduak 30, igandea. Urte amaierako festa. 17:30- 19:30.

Edozein zalantza argitu edo iradokizunen bat luzatzeko jarri harremanetan Gazte Topagunearekin topatolosa@gmail.com helbidera idatzita edota Facebookeko Tolosako Gazte Topagunea (@topaguneatolosa) orrialdearen bitartez.