Mendi martxa, zaldi ibilaldia edota sukaldaritza ikastaroa apirilean Gazte Topagunean

Ayuntamiento de Tolosa
28/03/2018 | Cultura, Juventud, Fiestas

Tolosako udalak sustatutako Gazte Topaguneak, apirileko programazioa osatu berri du. Aste santuan zein hilabete osoan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Apirilak 5, osteguna: mendi martxa eta pizza afaria Topagunean. 15:00etatik 18:00etara mendi martxa eta 18:00etatik 21:00etara pizzak egin eta afaldu.
  • Apirilak 6, ostirala: zaldian ibiltzera, Muga Ranch. 10:00etan San Frantzisko elizaren paretik irteera. Izena eman behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo Kultur Etxean presentzialki.
  • Apirilak 7, larunbata: zinemara irteera. Izena eman behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo Kultur Etxean presentzialki.
  • Apirilak 8, igandea: Trianguloan jolasean. Diaboloak, mahai jolasak, margoak... 16:30etatik 20:30etara. Euria eginez gero, Topagunean.
  • Apirilak 14, larunbata: billar txapelketa.
  • Apirilak 20, ostirala: sukaldaritza ikastaroa.
  • Apirilak 27, ostirala: kirolaren eguna.